XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odon Apraizek, arabar ikertzaile aspergaitzak, egin dituen azterketen arabera, Arabako herri euskaldunak honako hauek ziren, joan den mendean:
Okondo (Okondojanako auzunea): euskara hilzorian.
Aiara (Luxaondo).
Laudio: hemen ongi gordetzen zen euskara; orobat bertako auzategi diren Areta, Zabale eta abarretan.
Lezama: Baranbion indarrean zegoen eta hilzorian, aldiz, Lezama, Astobiza eta Larrinben.
Zigoitia: Gehienak euskaraz mintzatzen ziren Etxaguenen eta bertako San Pedro auzategian, baita Murua, Manurga, Larrinoa, Gopegi, Ondategi, Olano, Zaitegi, Akosta, Zestape eta Eribe herrietan ere. Buruagan eta Berrikanon, aldiz, gutxiengoa mintzatzen zen euskaraz.
Ubarrundia: gehiengoak erabiltzen zuen euskara Betolaza eta Zirianon eta gutxiengoak Luko, Huribarri, Ganboa eta Landan.
Legutio: euskara zen gailen erabat.
Aramaio: berdin.
Ganboa: Marieta eta Larrintzaren gehiengoak zerabilen euskara. Zuhatzu eta Langraresen, berriz, gutxiengoak.
Barrundia: Bizirik eta ongi mantentzen zen Elgean, eta hilzorian zegoen Ozaeta, Ermua eta Larrean.

XX. mendean zehar, euskara hil egin da aipatu herri askotan.

Odon Apraizen ahaleginei zor diegu, baita ere, euskarak XX. mendean zehar Arabako herrietan izan dituen gorabeherak zehatz-mehatz ezagutzea.

Urbinan, 1913an, adineko jendea euskaraz mintzatzen zen anartean.

Nafarreten ere hitzegiten zen 1934ean.

Urrunagan euskaraz egiten ziren predikuak oraintsu arte.

Duela gutxi arte hitzegin da Landan ere.

Hain zuzen, 1917an, Patxo izeneko gazte bat euskalduna zen artean.

Araia eta Zalduondon, Ondategin bezala, baziren euskararen aztarnak mende honen hasieran. Bestalde, 1920-1925 urtealdian, euskaraz hitzegiten zen Gopegi, Manurga, Murua, Eribe, Zestape, Akosta eta Etxaguenen.

Gaurregun gehiengoak hitzegiten du oraino Aramaion eta hilzorian dago Baranbio, Laudio, Areta, Zigoitia eta Legution.